2020ko aurreneko partidak jokatu dituzte gaur plaieroetan

Onintza Lete Arrieta 2020ko urt. 12a, 13:19

Iazko azken jardunaldia bezala, gaurkoa ere eguzkitan igaro dute 76. Paco Urkia Hondartzako Futbol Txapelketako partaideek. Zortzigarren jardunaldia izan da gaur goizekoa.

Dena emanda hasi dute urtea 76. Paco Urkia Hondartzako Futbol Txapelketako jokalariek, eta talde bati partidan zehar atea desmuntatu ere egin zaio. Eguzki gozotan aritu dira gehienak plaieroetan denboraldiko zortzigarren jardunaldi honetan, eta bateren bat berotu eta tirantedun nikitan jokoan ere ikusi da.

Bederatzigarren jardunaldia urtarrilaren 26an jokatuko dute, igandearekin. Egutegi osoa hemen ikus daiteke, baita taldeek zein aurkari izango dituzten ere jardunaldi bakoitzean.

Aurreko jardunaldietako argazki bildumak ere ikusgai daude Plaieroak 2019-2020 atal berezian.