Urra txapeldun Iraetako Errota Harriarekin

Zarauzko Hitza 2020ko urt. 20a, 13:59

Estu joan zen 2020ko Errota Harri Txapelketa, atzo arratsaldean, Iraetako pilotalekuan. 107,2 kiloko harriarekin 29na jasoaldi lortuta, berdinduta geratu ziren Mikel Lopetegi Urra eta Xabier Peña. Zarauztarrak kilo gutxiago dituenez, beretzat izan zen txapela.

Hirugarren Beñat Telleria sailkatu zen, 28 jasoaldirekin; laugarren, Inhar Urruzuno, 26 jasoaldirekin; eta bosgarren Jagoba Otaegi, 18 jasoaldirekin.

Jaialdian, era berean, Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketako laugarren jardunaldia jokatu zuten, eta Iker Vicentek eta Jesus Mari Mujikak osatutako bikoa nagusitu zitzaion Mikel Larrañaga eta Jon Rekondori.

Argazkiak: Ibon Errazu