Plaieroak izango dira igandean

Zarauzko Hitza 2020ko urt. 21a, 09:50

Emakumezkoek zortzigarren jardunaldia jokatuko dute, eta gizonezkoek bederatzigarrena. 10:45ean emango diete hasiera partidei.

Hondartzako 76. Pako Urkia txapelketaren jardunaldiak jokatuko dira igandean, 10:45ean. Emakumezkoek zortzigarren jardunaldia izango dute jokoan, eta gizonezkoek, berriz, bederatzigarrena. Joko eremua markatzeaz Balearri Elkano taldea arduratuko da 09:45ean eta partidak amaitzean pintxopotea izango da Argi Kafetegian 13:00etatik 14:00etara.
Hona hemen izango diren norgehiagokak:

Emakumezkoak

Katixa - Lukas Ardotegia
Sakana Limoss - Kirkilla-Enea Jatetxea
Kupela Taberna - Euskalduna Taberna
Itxas Lur Taberna - Kebidek
Balearri Elkano - Talai Mendi Kanpina

Gizonezkoak

Kirkilla-Enea Jatetxea - Pukas Shelter
Asti Pinturak - Talai Mendi Kanpina
Asergroup - Telesforo Erretegiaz
Indaux - Kosta Hortz Klinika
Treku - S.F. Txanela
Ulacia Bidaiak - Euskalduna Taberna
Arrano - Tivoli Taberna

Atsedena: Salegi Taberna.