2020ko asfaltatze planak jarraipena izango du datozen asteetan

Zarauzko Hitza 2020ko urt. 22a, 12:53

Urtarrilaren 8an hasi ziren asfaltatze lanak Untzain auzoan, eta otsailaren 28an bukatzea espero dute. Jarraian dago ikusgai 2020ko Asfaltatze Planaren jarraipen egutegia kalez kale.

TOKIA HASIERA DATA AMAIERA DATA
Alkortiaga bidea (Elkano auzoa) Urtarrilak 15 Urtarrilak 22
Txurruka bidea Urtarrilak 20 Urtarrilak 22
Zinkunegi kalea (Gipuzkoa - Nafarroa) Urtarrilak 21 Urtarrilak 27
Zinkunegi kalea (Nafarroa - Zumalakarregi) Urtarrilak 23 Urtarrilak 30
Jautarkol kalea Urtarrilak 28 Urtarrilak 31
Mateo Mugika kalea Urtarrilak 30 Otsailak 4
Zelai Ondo Plaza Otsailak 3 Otsailak 10
Zelai Ondo kalea Otsailak 4 Otsailak 17
Bizkaia Kalea (San Inazio - Salbide) Otsailak 10 Otsailak 18
Bizkaia kalea (Iturribide - Urdaneta) Otsailak 13 Otsailak 20
Egaña kalea Otsailak 17 Otsailak 21
Gipuzkoa kalea (Mintegi - Nafarroa) Otsailak 21 Otsailak 28

Untzain auzoan hasi zen 2020ko Asfaltatze Plana herrian, urtarrilaren zortzian. Une honetan, Campezo Obras y Servicios S.A. enpresa Txurruka bidea eta Zinkunegi kalea (Gipuzkoa kalea eta Nafarroa kalea bitarteko eremua) ari da asfaltatzen. Txurruka bideko lanak gaur bukatzea espero dute, eta Zinkunegi kalekoak astelehenean.

Asfaltatze Plana otsailaren 28an bukatzea aurreikusten dute Gipuzkoa kalea (Mintegi kalea eta Nafarroa kalea bitarteko eremua) berritu ostean.

Herrian zehar izango diren lanek irauten duten bitartean, ibilgailuek ezingo dute obra eremuetan sartu. Horrela, zirkulazio eta aparkalekuetan izango duen eragina dela eta, udalak barkamena eskatu nahi die bizilagunei, obrak sortu ditzakeen arazoengatik.