Roland Topor artista izango dute mintzagai Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2020ko urt. 24a, 11:44

Ilustratzaile, marrazkilari, margolari, idazle eta zinemagile frantziarra izan zen Roland Topor. Bera izango da protagonista gaurko Aula programako saioan, Photomuseumen.

Ostiraleroko Aula kulturaren difusiorako programaren barruan, Roland Topor sortzaileaz ariko dira gaur.

Umore beltza zuen ezaugarri ilustratzaile, margolari, idazle eta zinemagile frantziarrak. Panico taldeko kide izan zen, eta Le Locataire chimerique eleberri ezaguna idatzi zuen.

Haren obraz gehiago jakiteko aukera izango da gaur, 18:00etatik aurrera, Photomuseumen bertan. Ohi bezala, sarrera doakoa izango da.