Zarauztarrarekin txirrindularitzan hasteko aukera

Zarauzko Hitza 2020ko urt. 27a, 10:33

Zarauztarra txirrindulari kirol elkarteak aurki ekingo dio 2020ko denboraldiari, eta txirrindularitzan aritu nahi duten neska-mutilei beraiekin hasteko deia egin diete. Ezinbestekoa da 11 urtetik aurrerakoak izatea.

Astelehen eta asteazken arratsaldetan egiten dituzte entrenamenduak, 17:15ean hasita, Itxasmendiko pistan. Edozein duda izanez gero, 605 71 54 68 (Juan Jose) edo 664 45 40 90 (Ibai) telefono zenbakietara deitu daiteke.