Serge eta Gariren emanaldia izango da Arranon

Zarauzko hitza 2020ko urt. 29a, 12:57
Serge eta Gari

Musika eta literatura uztartzen dituen Enarak itzuli dira ekitaldia eskainiko dute otsailaren 7an, Arrano tabernan.

Enarak itzuri dira izenburupean, "musika eta literaturan bidea egin duten bi adiskideren arteko besarkada" emanaldi eran aurkeztuko dute Sergio Ruiz Gonzalez-Txabarri Serge musikariak eta Gari Berasaluze idazleak. Arrano tabernan izango da bikotea otsailaren 7an, ostirala, gaueko 23:30ean, Arranopola kultur elkarteak antolatutako ekitaldian.