Grezian dauden errefuxiatuen inguruko hitzaldia emango du Zaporeak proiektuak

Zarauzko Hitza 2020ko ots. 5a, 13:24

2020aren hasieran Greziako uharteetan dauden pertsona errefuxiatuen kopuruak langa historikoa gainditu du, eta egoeraren inguruan ariko da ostiralean Irati Azkue Leunda, Zaporeak proiektuko kidea, Zarauzko Kristau Biltokian (Azken Portu auzoan).

Zaporeak proiektuko Irati Azkue Leundak hitzaldia eskainiko du Zarauzko Kristau Biltokian, Greziako irletan dauden pertsona errefuxiatuen egoerari buruz.

2020. urtearen hasieran hirukoiztu egin da irla horietako errefuxiatuen kopurua, eta elkartekoek ohartarazi dute egoera "benetan gogorra" dela. "Moriako kanpalekua, esaterako, 3.000 pertsonarentzat zegoen egokituta, eta 19.000 daude oso egoera prekarioan".

Horren inguruan jardungo da Azkue ostiralean, 19:30etik aurrera, doako sarrerarekin. Solasaldiaren ostean afari solidarioa egingo dute. 10 euro balioko du afariak, eta jakinarazi dute tortilla patata eta entsalada egongo direla jateko.