Joseph Kessel aztergai Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2020ko ots. 6a, 12:17

Joseph Kessel ilustratzaile, idazle eta zinemagile argentinarrari eskainiko diote ostiraleko saioa Photomuseumen. Ohi bezala, Gela programaren barruan antolatutako hitzordua izango da, eta 18:00etan hasiko da, doako sarrerarekin.

Idazle emankorra izan zen Kessel, eta Frantziako Akademiaren sari nagusia lortu zuen. Bere zenbait lan zinemara egokituak izan ziren, hala nola: Belle de jour (1928 ), Army of Shadows (1943) edota The Horsemen, Espainian Orgullo de estirpe izenarekin ezagun egin zena.