Hotz Zarautzek mantak bilduko ditu asteburuan

Zarauzko Hitza 2020ko ots. 11a, 16:16
Itsas Salbamendu Humanitarioa

Hotz Zarautz pertsona errefuxiatuen aldeko elkarteak jakinarazi du mantak biltzen egongo direla asteburuan, Gipuzkoa kaleko 32 zenbakian, 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara. Itsas Salbamendu Humanitariotik laguntza eskatu diete, eta, guztira, 200 manta behar dituztela eman dute aditzera.