'Lur eta Amets' eta 'El escandalo' filmak ikusgai asteburuan

Zarauzko Hitza 2020ko ots. 13a, 11:29

Larunbatetik astelehenera bitartean 'Lur eta Amets' eta 'El escandalo' filmak jarriko dituzte ikusgai Modelo aretoan.

Lur eta Amets haurrentzako animaziozko euskarazko filma izango da ikusgai Modelo aretoan. Imanol Zinkunegi eta Joseba Ponce zuzendariek ondu dute, eta Euskal Herriaren historia kontatzen du, besteak beste.

Helduentzako, berriz, El escandalo film estatubatuarra izango da, ohiko ordutegian. Ohi bezala, sarrerak leihatilan erosteko aukera izango da. Egin berri dituzten berrikuntzei esker, baita Internet bidez ere. Horrez gain, gaur 19:00etan eta 21:30ean, lau Oscar sari irabazi berri dituen Parasite film korearra eskainiko dute, jatorrizko hizkuntzan-

Hemen daude ikusgai eskainiko dituzten saioak:

'Lur eta Amets'

  • Otsailak 15, larunbata, 17:00etan.
  • Otsailak 16, igandea, 17:00etan.

'El escandalo'

  • Otsailak 15, larunbata, 19:30ean eta 22:30ean.
  • Otsailak 16, igandea, 19:30ean eta 22:00etan.
  • Otsailak 17, astelehena, 17:00etan eta 23:30ean.