Musika eskolako ikasleek hainbat domina jaso dituzte Andoaingo piano jaialdian

Zarauzko Hitza 2020ko ots. 13a, 14:01
Imanol Urbieta Musika Eskolako piano ikasleak

Hamabost ikaslek hartu dute parte jaialdian, eta guztira hamalau diploma eta domina jaso zituzten. Bestalde, kontzertua eskainiko dute bihar musika eskolako 36 piano-jotzailek.

Imanol Urbieta Musika Eskolako ikasleak Andoaingo XXV. Piano Jaialdian hartu zuten parte pasa den asteburuan. Oso emaitza onak lortu zituzten Laura Bilbao irakaslearekin pianoa ikasten duten Peru Aginaga, Iraia Andueza, Juan Arauzo, Maddi Arrilaga, Sara Aspiroz, Laida Beobide, Ane Cordero, Amaia Garcia, Naroa Garcia, Naroa Iribar, Josu Iturralde, Ane Manterola, Maren Otaegi, Lur Zenekorta, eta Leire Zulaika piano-jotzaile gazteek, eta hamalau diploma eta domina eskuratzea lortu zuten: hamaika urrezkoak, eta hiru zilarrezkoak.

Maren Otaegi gazteak epaimahaiaren aipamen berezia jaso zuen jaialdian, eta igandean ospatu zuen, kontzertu bat eskainita.

Bestalde, Laida Beobidek Alec Rowleyen piano eta orkestrarentzat eginiko Miniature Coscerto obra eskaini zuen ostiralean, Francisco Eskudero kontserbatorio profesionaleko orkestra sinfonikoarekin batera.

Piano kontzertua etzi

Etzi, larunbata, Imanol Urbieta Musika Eskolako 36 piano ikaslek kontzertu berezia emango dute musika eskolako aretoan 12:00etan. Ikasi dituzten estilo desberdinetako abestiak interpretatuko dituzte piano-jotzaile gazteek, isats-piano batean.

Antolatzaileek kontzertura joateko gonbidapena luzatu diete herritar guztiei.