Moilako hormako zuloa handitzen ari da

Zarauzko Hitza 2020ko ots. 14a, 10:40

Itsasbazterreko denboraleak gogor astindu zuen moila astearte goizaldean eta hormetako bat zulatu zuten olatuek. Egunotako itsasaldiak areagotu baino ez dute egin txikizioa; ezkerralderantz higatuz doa, eta eskaileretako bat bota du, @Meteozarautz-ek bere Twitter atarira igotako argazkian ikus daitekeen moduan.