Express tailer berriak izango dira Aritzbatalde kiroldegian

Zarauzko Hitza 2020ko ots. 16a, 09:00

Otsailerako, guztira, zortzi 'Express tailer' iragarri dituzte.

Express tailerrak jarriko dituzte abian Aritzbatalde kiroldegian berriro. Iaz arrakasta izan zutela eta, 30 minutu irauten duten saioak antolatu dituzte. Kiroldegiko bazkide direnek zein ez direnek har dezakete parte bertan, ez da tarifa gehigarririk ordaindu beharko. Saioetan parte hartzeko, ordea, beharrezkoa izango da aurrez izena ematea.

Jakitera eman dituzte otsailean eskainiko dituzten saioak:

  • Otsailak 18, asteartea: 09:45ean Goma, Fitness aretoan  eta 19:00etan Fitball, Tatamian.
  • Otsailak 20, osteguna: 09:45ean indarra beheko gorputz adarrean Fitness aretoan eta 19:00etan Foam roller Tatamian.
  • Otsailak 25, asteartea: 09:45ean mankuernak Fitness aretoan, eta 19:00etan entrenamendu funtzionala Tatamian.
  • Otsailaren 27, osteguna: 09:45ean abdominalak Fitness aretoan eta 19:00etan oreka, Tatamian.

Informazio gehiagorako, mezu bat bidali daiteke kirola@zarautz.eus helbidera edo 943-00 51 23 telefono zenbakira deitu.