Entzuleak maitemindu ditu Zarautz Abesbatzak

Aritz Mutiozabal 2020ko ots. 16a, 11:18

Otsailaren erdialdea egutegian markatuta dauka Zarautz Abesbatzak, eta dagoeneko hitzordu klasikoa bihurtu du Maitasun Kontzertua. Herritarrek ere estimu handiz entzuten dute Jaione Eskuderoren gidaritzapean taldeak abesten duen amodio errepertorioa, eta atzo iluntzean ere entzule ugari joan zen Merkatu plazako lehen solairura kontzertuaz gozatzera. Abesbatzakoek, gainera, ardo kopa eskaini zieten bertaratu zirenei.