Ziggy-k irabazi du Egunean Behin jokoko Zarauzko Hitzaren gosaria

Zarauzko Hitza 2020ko ots. 17a, 09:08

Aizpurua gozotegiak emandako gosari bikoitza eskuratu du Egunean Behin jokoko Ziggy erabiltzaileak. 

Otsailaren 10etik 16rako astean Ziggy izan da puntu gehien bildu dituen erabiltzailea. Aizpurua gozotegian gosari bikoitza eskuratuko du. (horretarako, bidali posta eletronikoko mezu bat zarautz@ukt.eus helbidera izen-abizenekin eta telefono zenbakiarekin). 

Gaurtik otsailaren 23ra bitartean, Aizpurua gozotegian beste gosari bat irabazteko aukera izango dute jokoko erabiltzaileek. 

Taldera batzeko jarraibideak

Egunak joan eta egunak etorri, gero eta erabiltzaile gehiago ditu Codesyntaxek garatutako Egunean Behin jokoak. Izenak dioen bezala, egunean behin partida bat jokatzeko aukera dute parte hartzaileek, eta euskaraz 10 galdera erantzun behar izaten dituzte horretarako. Zenbat eta gehiago asmatu, zenbat eta azkarrago asmatu, hobeto! Egunean Behin aplikazioa Google Play edo App Store plataformetatik deskargatu ondoren, esteka honetan klikatuta sar daiteke Zarauzko Hitzaren sailkapenean.