Lilatoira joateko autobusa antolatu dute Zarauztik

Zarauzko Hitza 2020ko ots. 17a, 12:47

Martxoaren 1ean izango da aurtengo Lilatoia, eta udalak Donostiara joateko autobusa antolatu du egun horretarako. Beharrezkoa izango da aurrez izena ematea.

31. Lilatoira joateko autobusa antolatu du udalak. Martxoaren 1ean, igandean, izango da aurtengo proba, eta 09:00etan abiatuko da autobusa Aritzbatalde aurreko biribilgunetik. Jakinarazi dutenez, aurrez izena ematea beharrezkoa izango da Aritzbatalde kiroldegiko harreran.