Euskaraldiaren aurkezpen saio irekiak egingo dituzte

Zarauzko Hitza 2020ko ots. 19a, 18:43

Enpresei eta elkarteei zuzendutako aurkezpen saio irekiak antolatu ditu Zarauzko Euskaraldiaren Batzordeak datozen asteetarako.

Enpresek otsailaren 24an edo martxoaren 4an izango dute aukeran, eta elkarteek otsailaren 26an edo martxoaren 2an. Saio oro Gaztelekuko 3. solairuan izango dira, Zinema pilotalekuan, 19:00etatik 20:00etara.