Boloetako Lehendakari txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko dute igandean Zelai Ondon

Zarauzko Hitza 2020ko ots. 28a, 12:38

Era berean, Gipuzkoako Tokalari Onenaren bigarren tirada ere egingo dute egun horretan.

Bol&Tok elkarteak antolatuta, Lehendakari txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko dute igandean Zelai Ondoko bolatokian. 08:00etan zabalduko dute izen-ematea, eta 09:00etan hasiko dira lehen tiradak. Arratsaldeko proba 16:30ean hasiko da, eta azken parte hartzaileak bere lanak bukatzen dituen arte iraungo du jardunaldiak.

Bol&Tokeko kideek hirurogei pertsona inguruk parte hartzea espero dute. Era berean, toka txapelketa ere antolatu dute, hain zuzen, Gipuzkoako Tokalari Onenaren bigarren tirada.