Aldundiak hondartzen eta itsasertzen aurrekontua %71 handitu du

Argazkia: GFA

Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak kostako herrietako udal ordezkariekin elkartu dira, eta diru partida igoera adostu dute. Zehatzak izanda, 2019an jarritako 380.000 euro kopurutik, 650.000 eurokoa izatera pasako da zifra.

José Ignacio Asensio Ingurumen foru diputatuak jakinarazi duenez, “ahaleginak” egingo dituzte hondartzen eta itsasoen kudeaketa “jasangarria” izateko. “Kalitatezko” zerbitzu bat eskaini nahi dutela adierazi dute, eta erabiltzaileek ingurunea begirunez tratatzea eta zaintzea lortu asmo dute.

Honako hauek zehaztu eta hobetsi dituzte 2019-2023 itsasertzaren eta hondartzen kudeaketa integralaren Planaren ekintza-lerro gisa:

-Bideometria sarearen mantenua. Itsasertza kudeatzen duten arduradunenei, hondartzen eboluzioaren eta klima aldaketak itsasoaren mailan zein kostaren lerroan duen eraginari buruzko datu zehatzak eskuratzen laguntzeko.

-Hondartzen garbiketaren koordinazioa eta zaintza.

-Herritarren kontzientziazio-lana indartzeko sentsibilizazio kanpainak

-Bideometria sarearen txostenen azterketa.

-Garbiketa behar berrien detekzioa.

-Gipuzkoako kostaldean itsas zabor flotatzailea bilketa After LIFE programaren bitartez.

-Prebentziorako eta kostaldeko eremuetan zaborrari buruzko kontzientziaziorako hitzarmenak.

-Gipuzkoako hondartzetako web-kameren sarearen mantentze-lanak.