Beteranoak garaile izan dira Pasaian, eta senior gizonezkoak bederatzigarren

Zarauzko hitza 2020ko mar. 8a, 09:31

Beste bandera bat etxeratzea lortu zuten Badok 13 taldeko arraunlari beteranoek atzo Pasaiako uretan, San Pedron. ZAEko senior gizonak, berriz, lehian aritu ziren Eusko Label ligako traineruen artean azken bigarren izan zen.

Haize bortitzak ezin izan zuen oztopatu Badok 13 herriko ontzi beteranoaren beste garaipen bat. Atzokoa Pasaian, San Pedrok antolaturiko estropadan.

Irteeran azkenak izan ziren zarauztarrak. Plentziarren denbora 12 segundoz hobetu zuten helmugan, 11:58,99ko marka ezarriz.

Senior gizonezkoetan, bestetik, Orioko trainerua aise nagusitu zen 24 ontziren artean. 21:08,66 denbora ezarrita, sei segundoko tartea atera zion bigarren izan zen Donostiarrari. Zarauztarrak bederatzigarren denborarik onena ezarri zuten, 21:49,99ko markarekin.

ARC2 mailan lehiatuko duen senior gizonezkoen bigarren ontzia ere uretara irten zen. 22. postuan amaitu zuten, bere mailako traineruen pare..