M8, Emakume Langilearen Eguna

Bideoa: Mezu irmoarekin amaitu zuten atzo manifestazio nagusia

Zarauzko Hitza 2020ko mar. 9a, 11:18

Txileko feministek ezagun eginzuten El violador eres tu performance-aren euskarazko bertsioa egin zuten atzo eguerdian dozenaka emakumek, Lege Zaharren enparantzan.

"Estatu zapaltzailea, harro eta bortxatzailea!", oihukatu zuten atzo eguerdian dozenaka eta dozenaka emakume zarauztarrek, ukabilak altxata. Zarautzen egunak eman zuen irudirik esanguratsuenetako bat izan  zen manifestazio nagusiaren amaierakoa.