Hogei domina lortu ditu Judo Klub Lizardik Gipuzkoako Txapelketan

Zarauzko Hitza 2020ko mar. 10a, 10:00
Judo Klub Lizardiko kirolariak. (Judo Klub Lizardi)

Infantil eta kadete mailetako judoko Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen larunbatean Aritzbatalde frontoian, eta Judo Klub Lizardiko kideek 20 domina lortu zituzten, zortzi infantiletan eta hamabi kadeteetan.

 
INFANTILAK
Nesketan
40 kilo azpikoetan
Ana Conde (brontzea)
 
52 kilo azpikoetan
Nahia Arregi (zilarra)
Isabella Gaitero (brontzea)
 
63 kilo azpikoetan
Sara Arregi eta Maitane Perez (brontzea)
 
Mutiletan
42 kilo azpikoetan
Xabier Aginaga (zilarra)
 
50 kilo azpikoetan
Manex Arrieta (brontzea)
 
66 kilo azpikoetan
Shalva Jhokadze (urrea)
 
Zortzi judoka horietatik, Nahia Arregi, Xabier Aginaga eta Shalva Jhokadzek lortu dute  Euskadiko Txapelketarako txartela. Martxoaren 28an jokatuko da, Gasteizko Arriaga kiroldegian.
 
KADETEAK
50 kilo azpikoetan
Gorka Castro (brontzea)
 
81 kilo azpikoetan
Martin Intxausti (urrea)
 
90 kilo azpikoetan
Aritz Zubizarreta (urrea)
Aritz Austing (zilarra)
Gaizka Villanueva (brontzea)
Imanol Royo (brontzea)
 
90 kilotik gorakoetan
Alvaro Amenedo (brontzea)
 
Igandean, berriz, benjamin eta kimu mailako Patxiku TT (topaketa teknikoa) ospatu zuten, eta, guztira, 280 kirolarik hartu zuten parte.