Bertan behera geratu da adinekoen erorikoak saihesteko ikastaroa

Zarauzko Hitza 2020ko mar. 10a, 13:54

Prebentzio neurri moduan, bertan behera utzi du Osakidetzak adinekoen erorikoak saihesteko ikastaroa.

Azken urteetan egin izan duten bezala, adineko pertsonen erorikoak saihesteko ikastaroa egitekoak ziren martxoaren 24an eta 25ean, baina Osakidetzak, prebentzio arrazoiak tarteko, bertan behera uztea erabaki du.

Bestelako neurriak ere hartu dituzte eta, hemen daude jarraitzea aholkatu duten hainbat gomendio.