Koronabirusaren eragina Zarautzen

Zarauzko Hitza 2020ko mar. 13a, 11:12
Koronabirusaren eragina Zarautzen
2021ko urr. 21a, 17:15

Koronabirusaren eragina nabarmena ari da izaten eskualdeko herrietan. Erlo telebistak egindako bideoak hainbat testigantza jasotzen ditu; tartean, Zarauzko Zulaika farmaziako IƱaki Zulaikarenak.

2021ko urr. 21a, 17:15

Koronabirusa beste gairik ez da bazterretan. Gaurkotasun gai nagusi bilakatu da azken asteetan kalean zein komunikabideetan, eta Tokikom osatzen duten Euskal Herriko hedabideak ere ari dira gaia lantzen, beti ere tokiko ikuspegitik. Honako mapa hau herri hedabide horiek koronabirusari egindako jarraipenaren emaitza da; hain zuzen ere, tokiko hedabideetan gaiaz egin den lanketa biltzen du mapak.

2021ko urr. 21a, 17:15

Koronabirusaren gaixotasuna dela medio, herritarrak nahiko aztoratuta dabiltza egun hauetan, eta sekulako erosketak egiten ari dira tokian tokiko saltoki handietan.

2021ko urr. 21a, 17:15

Duela egun batzuetatik, koronabirus kasuetarako protokoloa ezarrita du Osakidetzak. Sukarra, eztula edo aire-falta sentipena gisako sintomak izanez gero, etxean edo ostatuan gelditzea eta Osasun Aholkularitza Zerbitzuarekin (900-20 30 50 telefonoa) harremanetan jartzea aholkatu du erakundeak. Gipuzkoan, gaur-gaurkoz, bi kasu atzeman ditu Osakidetzak.

2021ko urr. 21a, 17:15

Ahal den neurrian etxetik lan egitea eta lanerako ezinbesteko harremanetan aurrez aurreko topaketak saihestea dira ezarri diren neurrietako batzuk.

2021ko urr. 21a, 17:15

Mikrobioen inguruko hitzaldia emango du Josu Albero azpeitiarrak (Bartzelona, 1957) astelehenean, Zestoan. Mikrobiologian aditua da, eta koronabirusaz arituko da saioan.

2021ko urr. 21a, 17:15

Prebentzio neurri moduan, bertan behera utzi du Osakidetzak adinekoen erorikoak saihesteko ikastaroa.

2021ko urr. 21a, 17:15

Larunbat arratsaldean Aritzbatalden jokatzekoak ziren partida bertan behera utzi du Espainiako Eskubaloi Federazioak. Horrez gain, martxoaren 25era arte ikuslerik gabe jokatuko dituzte norgehiagoka guztiak Amenabar eta Aiala taldeek.

2021ko urr. 21a, 17:15

Atzora arte emandako datuen arabera, Zarautzen ez dute koronabirus kasurik atzeman. Dena den, hainbat eremutan hasi dira dagoeneko birusa saihesteko neurriak hartzen. Adineko egoitzan eta eguneko zentroan, esaterako, bisitak murriztu dituzte eta zentrora sartzen diren guztiei tenperatura hartzen diete. Elizan ere neurriak hartu dituzte, baita kirolean ere: Zast Ulaciaren eta Amenabar eta Aialaren partidak ateak itxita jokatuko dira.

2021ko urr. 21a, 17:15

Ez dira jokatuko asteburuan jokatzekoak ziren emakumeen, kadeteen eta gazteen Euskal Ligako futbol partidak, eta beste hainbat kirol partida ikuslerik gabe jokatuko dira aurrerantzean.

2021ko urr. 21a, 17:15

Felix Zubia mediku zarauztarrari eskatu diogu iritzia koronabirusaz. Bere ustez, gutako bakoitzak har ditzakeen neurriek guztion osasuna babesten dute, norberarena baino gehiago. Hemen, atzo idatzitako iritzia.

2021ko urr. 21a, 17:15

Eusko Jaurlaritzak esan berri duenez, bihar itxita egongo dira Gipuzkoako eta Bizkaiko ikastetxe guztiak. Birusa zabaltzea ekidin nahi da horrela, "umeek gaitza zabaltzeko erraztasuna dutelako", Nekane Murga Osasun sailburuaren arabera. Eskualdean bestelako neurriak ere ari dira hartzen. Hemen oraingoz HITZAk bildutako datuak.

2021ko urr. 21a, 17:15

Hainbat entitate neurriak hartzen ari dira koronabirusa ahalik eta gutxien hedatzeko. Hainbat kirol federaziok ere partidak bertan behera utziko dituztela iragarri du, eta horrek zuzenean eragingo die Zarauzko zenbait talderi. Unean unean aldatzen eta gehitzen doaz prebentzio neurriak. Oraingoz, udalak ez du inolako neurririk jakinarazi.