Zarauzko elizetan ez da mezarik izango

Zarauzko Hitza 2020ko mar. 14a, 11:56

Zarauzko parrokiatik jakitera eman dutenez, Zarautz osoko eliz zerbitzu guztiak bertan behera laga dituzte. Atzo erabaki zuten beraien jarduna etetea, Osasun Saileko neurriak eta Zarauzko Udalaren jarraibideak kontuan hartuta, koronabirusaren hedapenari aurre egiteko.