Zaintza sarea antolatzen ari dira herrian

Zarauzko Hitza 2020ko mar. 15a, 12:47

Osasun krisialdiaren aurrean, gaixotasunarekiko herritar ahulenak babesteko antolatzen ari dira zenbait herritan. Zarautz da horietako bat.

Datozen asteetan elkar babesteko, zaintza sarea antolatzen ari dira Zarautzen. Osasun egoeragatik edo beste zerbaitegatik etxetik irten ezin duten herritarrei erosketak egiteko laguntza eskainiko diete. Senideak edo haurrak zaintzeko ere eskaini dira. Laguntza hori behar duten herritarrei 634 40 70 11 telefono zenbakira deitzeko eskatu diete, eta sare horretan parte hartzeko prest daudenei, 650 07 77 47 telefono zenbakira.