Aldi baterako eten dute Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Zarauzko Hitza 2020ko mar. 16a, 15:15

Aurrez aurreko Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (HAZ) aldi baterako bertan behera geratuko da, eta telefono bidezko arreta (943 00 51 00) eta telematikoa (haz@zarautz.eus) indartuko dira.

Neurri horren bidez, edozein infekzio foku saihestu nahi da, eta zerbitzuko udal langileak babestu, dekretuz arautuak dauden nahitaezko joan-etorriak eta kudeaketak bakarrik egiteko gogoraraziz.