Correosen bulegoek ordutegi murritzagoa izango dute aurrerantzean

Zarauzko Hitza 2020ko mar. 16a, 19:12

Koronabirusaren hedapenak eraginda, Correos zerbitzuak ordutegia murriztea erabaki du. Aurrerantzean, goizez soilik zabalduko dituzte bulegoak: hau da, 09:30etik 12:30era. Lantaldea ere bi zatitan banatu dute; zerbitzu publikoa emateko ezinbestekoak diren beharginak soilik ariko dira lanean.