Koronabirusa izan du hizpide Felix Zubiak Euskadi Irratiko Osasun Etxea saioan

Zarauzko hitza 2020ko mar. 22a, 17:12

Donostia Ospitaleko mediku Felix Zubiak Euskadi Irratian azaldu duenez, neurri oso zorrotzak hartzea garrantzitsua da, "nahiz eta biztanleriaren %80ak sintomarik gabe pasako du koronabirusa".

 

Felix Zubia zarauztarrak Euskadi Irratiko Osasun Etxean irratsaioan azaldu du, azken astean "aurreikusita zuten gorakada" eman dela koronabirus kasuetan. "Gogorra izan da, ordu gehiago lan egin behar izan ditugulako, eta lankide bat hil delako, Encarni, lanean kutsatu dela jakinik", nabarmendu du medikuak.

Horrez gain, gaixotasunari aurre egiteko "ekonomia guztiz etengo" lukeela aitortu du, "oinarrizko zerbitzuak izan ezik; jakinik ekonomiari kalte egingo diola".

Entzun Felix Zubiaren elkarrizketa Euskadi Irratian.