Zarauzko Triatloiarentzat data berri bat bilatzeko lanean ari dira

Zarauzko Hitza 2020ko mar. 31a, 14:55

Azken erabakia apirilaren 13an hartuko dutela jakitera eman du Zarauzko Triatloi Elkarteak, eta, une honetan, aukera guztiak daude mahai gainean.

Hasiera batean, ekainaren 13an da jokatzekoa Zarauzko Triatloia, baina koronabirusaren hedapena dela eta, Zarauzko Triatloi Elkarteak adierazi du apirilaren 13an hartuko dutela azken erabakia, baina ia-ia ziurtzat jo daiteke ez dela aipatutako data horretan izango. Izan ere, zailtasunak direla medio, data berri bat lortzeko lanean ari da elkartea, Zarauzko Udalarekin eta erakundeekin elkarlanean.

Adierazi dute aukera guztiak dituztela une honetan mahai gainean: data berri batean jokatzea, parte hartzaileei dirua itzultzea edo 2021 urterako dortsala gordetzea. Bien bitartean, izen ematea ezeztatzeko segurua hartu ez zuten triatletentzat epe berria zabalduko dute, apirilaren 18ra arte.

Parte hartzaileei apirilaren 13an zabalduko duten mezuari adi egoteko eskatu diete, eta, era berean, sortutako eragozpenen aurrean barkamenak eskatu dizkiete.