Errolda agiri kolektiboa lor daiteke banketxeari hipoteka zorren moratoria eskatzeko

Zarauzko Hitza 2020ko mar. 31a, 16:25

Eskaera orria bete eta errolda@zarautz.eus edo haz@zarautz.eus posta elektronikoetara bidali beharko du agiria behar duen pertsona orok

Errolda agiri kolektiboa eskuratzeko aukera eman du udalak, banketxeari hipoteka-zorraren moratoria eskatzeko (8/2020 ELD). Aipatu agiria behar duenak eskaera orria bete eta errolda@zarautz.eus edo haz@zarautz.eus helbidera bidali beharko du; erantzuna ere posta elektronikoz jasoko dute. Telematikoki ere ahalko dira eskaerak, sinadura elektronikoa duen txartelarekin.

Eskaera orria banketxeko kredituaren titularrak bete behar du, eta errolda-agiri kolektiboan azaldu behar duten pertsonak txertatu beharko ditu; bizileku horretan inskribatuta dauden pertsonen kopurua agiriaren amaieran azaltzen da, eta inskribatutako pertsonen kopuruak, ez du nahitaez bat etorri behar eskaeran sartutako pertsonen kopuruarekin.

Eskaeran azaltzen diren adin nagusiko pertsonek beraien sinadura sartu beharko dute koadroetan. Aukera egongo da pertsona bakoitzak eskuz egindako sinadura sartzeko; horretarako, aurrez irudi gisa gorde beharko da ordenagailuan. Etxean eskanerra izanez gero, inprimatu, sinatu eta eskaneatu.