COVID-19aren tratamendu posibleak, Ana Galarragak azalduta

Zarauzko hitza 2020ko api. 8a, 13:45

Elhuyar Fundazioak koronabirusaren inguruko argibideak emateko bideo-pilulak sortu ditu, eta Ana Galarraga zarauztarrak gidatzen ditu saioak. Zortzigarren bideoan, zarautarrak gaitzaren inguruko tratamenduei buruz hitz egin du. Bere hitzetan, "beste birus batzuen aurrean erabilitako botikekin ari dira proba-klinikoak egiten mundu osoan, zerotik hastea baino errazagoa baita lehendik probatutako botikekin saiakerak egitea".