Udaberriko lasterketak, bertan behera

Zarauzko Hitza 2020ko api. 15a, 14:25

Apirileko eta maiatzeko hitzordu guztiak bertan behera uzten ari diren honetan, lasterketak ez dira salbuespen. Jokatu gabe geratuko dira aurtengo Pagoetako Mendi Lasterketa eta Zarauzko IV. Herri Lasterketa.

COVID-19 gaitzak eragindako egoera berezia dela eta, bertan behera utzi dituzte apirilaren 26an egitekoak ziren Pagoeta Mendi Lasterketa eta maiatzaren 3an egitekoak ziren Zarauzko IV. Herri Lasterketa, bi probetako antolatzaileek jakitera eman dutenez.