Beste egoiliar bat hil da Santa Anan

Zarauzko Hitza 2020ko api. 17a, 10:05

Hilkortasun tasa altua bada ere, guztiak ez dira berri txarrak: lau pertsonak lortu dute gaitza gainditzea Santa Ana adinekoen egoitzan.

Gipuzkoako Foru Aldundiak atzo iluntzean eguneratutako datuen arabera, beste egoiliar bat zendu da azken orduetan Santa Ana egoitzan, koronabirusaren eraginez. Atzokoarekin, hamalau dira, guztira, COVID-19 gaitzak erasanda zendutakoak Zarauzko adinekoen zentroan. Egun kutsatuta dauden pertsonak, berriz, 20 dira.

Denak ez dira albiste txarrak, ordea. Zenbaketak hasi zirenetik, gaitza atzemandako lau egoiliarrek senda agiria jaso eta gaitza gainditzea lortu dute.

Gipuzkoako gainontzeko egoitzei dagokienez, aldundiak jakinarazitako datuen arabera, gaur arte, guztira, 54 lagun sendatu dira, 125 hil dira eta 296 adinekok jarraitzen dute COVID-19 gaitzarekin. 42 pertsona Donostiako Gurutze Gorriaren zentroan daude eta 33, ospitaleratuta.