Saharako haurrak ez dira etorriko aurten

Zarauzko hitza 2020ko api. 18a, 09:00

Tindoufeko kanpamendua artxiboko irudi batean. (Hitza)

Ez da iritsi koronabirusa Saharautz elkarteak harremana duen Tindoufeko familietara, baina hemengo egoera ikusita, gurasoak "beldurrez" daude haurrak etortzeko herrira.

Saharautz elkarteak jakinarazi duenez, aurtengo udan ez dira etorriko Tindouf kanpamenduetako hau sahararrik herrira. Covid-19ak eragindako egoera dela eta, arduradunek aurtengo bidaia bertan behera uztea erabaki dute.

Txus Manterola Saharautz elkarteko boluntarioaren hitzetan, "gutun bidez jakinarazi ziguten arduradunek erabakia, baina niri behintzat ez zidan harritu, banekien egoera honetan ez zirela etorriko". Gaineratu du, harremana duten familietara koronabirusa iritsi ez den arren, hemengo egoera dela familiak kezkatzen dituena, eta haurrak izanik, zentzuzkoa dela ez etortzeko erabakia.