Gaur ere izango da Isolamenduaren Aurkako Bertso Saioa

Zarauzko Hitza 2020ko api. 17a, 13:24

Bertsozaletasuna sustatzen jarraitzen du Arraio Irratiko Bapateko Unibertsoa saioak. Gaur ere uhinen bidezko bertso saioa izango da entzungai, 20:00etatik aurrera.

FM-ko 99.3an izango da entzungai gaur iluntzean, 20:00etatik aurrera, Isolameduaren Aurkako 5. Bertso Saioa. Gaurkoan, Iñigo Mantzizidor Mantxi, Ainhoa Agirreazaldegi, Danel Olano eta Libe Goenaga ariko dira kantari zuzenean, beren etxeetatik.