Bilboko aireporturako autobus linea bertan behera astelehenetik aurrera

Zarauzko Hitza 2020ko api. 18a, 10:30

COVID-19aren egoeren bilakaerari lotuta, datorren astelehenetik aurrera, eta abisu berririk izan arte, Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa departamentuak erabaki du bertan behera utziko duela Lurraldebusen Donostia-Zarautz-Bilboko Aireportua linea.

Salbuespen gisa, bidaia egin ahal izango dute apirilaren 20an aurre erosketarekin linea horretan bidaiatzeko txartela eskuratu duten pertsona guztiek.