Ikaskuntza Bitartekaritza Zerbitzuak webgunea egokitu du herritar guztiengana iristeko

Zarauzko Hitza 2020ko api. 20a, 16:20

Urola Kostako Ikaskuntza Bitartekaritza Zerbitzuaren aurrez aurreko arreta eten behar izan dute, eta konfinamendua hasi zenetik etxetik ari dira telelanean. Hala, etengabeko formakuntzaren inguruko informazioa herritar guztiengana iritsi ahal izateko eta zerbitzuaren gertutasuna adierazteko, webgunea egokitu dute, baita informazio eskaerarako galdetegi bat sortu ere.