Isolamenduaren Aurkako 6. Bertso Saioa izango da gaur

Zarauzko Hitza 2020ko api. 24a, 09:00

Erronka formatuari gustua hartu diote 'Bapateko Unibertsoa' irratsaioko kideek; gaurkoan, zarauztarrak eta markinarrak ariko dira kantari.

Konfinamenduaren seigarren ostiralean, seigarren Isolamenduaren Aurkako Bertso Saioa izango da entzungai gaur, Arraio Irratian, 20:00etatik aurrera. Bapateko Unibertsoa irratsaioko kideen eskutik, erronka formatua mantenduko dute gaurkoan ere. Oraingoan zarauztarrak eta markinarrak izango dira aurrez aurre–pantailaz pantaila–: Ane Peñagarikano eta Aner Peritz zarauztarrak, eta Nerea Ibarzabal eta Nahia Ibarzabal markinarrak. 

Astero bezala, FM-ko 99.3an izango da entzungai zuzeneko saioa.