Maiatzaren 22ra arte luzatu dituzte liburutegietako maileguen epeak

Zarauzko Hitza 2020ko api. 24a, 10:00

Eusko Jaurlaritzako Liburutegien zerbitzuak maiatzaren 22ra arte luzatu ditu maileguen epeak, Sanz Enea Liburutegiko kideek jakinarazi dutenez. Hori horrela izanik, Sanz Eneatik maileguan hartuta liburuak edo bestelako artikuluak dituztenek lasai eduki ditzakete etxean, azaldu dutenez, "buzoian uztea baino hobe" izango delako.