Aire freskoaz gozatu dute Zarauzko haur eta gaztetxoek

Amaia Urbieta Arruti 2020ko api. 26a, 13:30

Irrikitan ziren gehienak gaurko eguna iristeko. Bi hilabete eta erdiren ostean, kalea zapaldu ahal izan dute 14 urtera arteko haurrek. Jolasteko eta aire freskoa hartzeko aprobetxatu dute askok, baloiak, bizikletak eta patineteak hartuta.

Hondartzako irudia ezohikoa izan da gaurkoan: haurrak banaka edo beren anai-arrebekin ibili dira jolasean, elkarrengana hurbildu gabe. Zorionez, denentzako nahikoa leku bada hondartza zabalean, eta gustura aritu dira haurrak zein gurasoak, jolasean.