1200 litro desifektatzaile zabaldu dituzte kaleetan

Zarauzko Hitza 2020ko api. 28a, 09:13
Langile bat merkatu plaza desinfektatzen

Hainbat txakurrek osasun arazoak izan dituzte herriko zenbait gunetan izan ondoren, baina udalak esan du ez dela xaboi desinfektatzailearen eragina.

Babes jantziak, betaurrekoak, eskularruak eta maskarak jantzita hainbat langilek herriko kaleak desinfektatzen diztuzte COVID-19aren prebentzio neurri gisa. Lan horiek Zarauzko Udalak, FCC eta Serbitzu enpresak osatzen duten 'Zarauzko garbiketa' Aldi Baterako Enpresen Elkarteko langileek egiten dituzte. Guztira 1200 litro desinfektatzaile baino gehiago zabaldu dira herrian zehar pandemia hasi zenetik, arrisku guneetan arreta berezia jarriaz, betiere. Farmazia atariak, Merkatu plaza, Azken Portuko igogailua, Santa Klata eta Nafarroa kaleko oinezkoen azpi pasabideak, eta supermerkatu zein hipermerkatuen kanpoaldeak dira aipatutako arrisku guneak, hain zuzen. Aldi berean, Santa Ana egoitza ingurua desinfektatzen dute langileek goizero.

Udalak jakinarazi duenez, azken hamar urteetan erabili duten desinfektatzaile bera erabiltzen jarraitzen dute: "8.000 litro uri xaboi desinfektatzaile litro bat gehitzen zaio. Orain arte, astean 205 litro desinfektatzaile erabili ditugu, guztira, 1.230 litro itxialdiko sei asteetan" azaldu du Iban San Martin (EAJ) Zerbitzu zinegotziak.

Zenbait txakurren jabeek jakinarazi dute beren txakurrek osasun arazoak izan dituztela herriko eremu jakin batzuetan izan ondoren. San Martinek, bere aldetik, lasaitasun mezua helarazi nahi izan die txakurren jabeei eta gogorarazi du erabiltzen ari diren garbiketa produktua azken 10 urteetako bera dela; beraz, txakurren ondoeza desinfektatzaileari egozten dieten zurrumurruak gezurtatu ditu udalak. Gaineratu du, albaitariarekin lanean ari direla gertatutakoa ikertzeko.