Eider Uzkudun: "Gure lanaren errekonozimendu eta babes falta sentitu dugu"

Zarauzko Hitza 2020ko api. 28a, 16:30

Zarauzko Osasun Zentroa da herritarrei proba serologikoak egiten ari diren anbulatorioetako bat. Zentroko arduradun Eider Uzkudunek Euskadi Irratiko Faktoria saioan hitz egin du, eta adierazi duenez, "epidemia azaldu zen unetik, lehen arretako egoitzetan lan karga handia izan dugu, baina ez dugu aitortza eta babes hori sentitu".