Koronabirusaz kutsatu zen Santa Ana egoitzako sukaldaria elkarrizketatuko dute gaur

Zarauzko Hitza 2020ko mai. 3a, 16:00
Artxiboko irudian, Arraio Irratiko kide batzuk malekoitik emititzen

Arraio Irratiko Gauerdiko eztula irratsaioan elkarrizketatuko dutela jakinarazi du irrati libreak. Adinekoen egoitzan 20 egoiliar inguru hil dira azken asteetan birusaren ondorioz.

Zarauzko Santa Ana adinekoen egoitza albiste izan da azken asteetan, bertako 20 adineko inguru hil direlako COVID-19 birusaz kutsatuta. Arraio Irratiko Gauerdiko eztula irratsaioan elkarrizketatuko dute egoitzako langile bat; hain zuzen, kutsatuta egon den sukaldaria.

Saioa 21:00etan hasiko da, FMko 99.3n.