'Dolu perinatala pandemia garaian' hitzaldia izango da hilaren 26an

Zarauzko Hitza 2020ko mai. 13a, 11:24

Eider Otxoa. (goiena.eus)

Zarautz Herri Zaintzailea taldeak antolatuta, Eider Otxoa dolu terapeuta profesionala ariko da hizketan maiatzaren 26an, zoom plataformaren bidez, pandemia garaiko dolu perinatalaz.

18:00etan hasiko da hitzaldia eta doakoa izango da, baina aurrez izena ematea derrigorra da zarautzherrizaintzailea@gmail.com helbidera mezua idatzita. Hitzaldiko hizkuntza entzuleen araberakoa izango da.