Irailean ospatuko dituzte Lehenengo Jaunartzeak

Zarauzko Hitza 2020ko mai. 13a, 15:58

Maiatzean egin ohi diren jaunartzeak bertan behera gelditu ziren alarma egoerak hala behartuta. Dena ondo bidean, iraileko azken bi igandeetan egingo dituzte aurtengo ospakizun horiek, Jokin Lizaso Zarauzko parrokoak jakinarazi duenez.

Herriko hiru gurtza tokietan egingo dituzte Lehenengo Jaunartzeak iraileko azken bi igandeetan, alarma egoeragatik bertan behera gelditu direlako maiatzean ospatu ohi diren elizkizunok. Jokin Lizaso Zarauzko parrokoak jakinarazi duenez, irailaren 20an parrokian, frantziskotarren elizan eta San Pelaio ermitan egingo dituzte jaunartzeak.

Irailaren 27an, berriz, frantziskotarren elizan ospatuko dituzte.

Hileta elizkizunen ordutegiak.