Euskaraldia 2020

Euskaraldia Herriko dendari eta ostalariekin

Zarauzko Hitza 2020ko mai. 14a, 16:41

Euskaraldiaren Zarauzko Batzordeak herriko dendari txiki eta ostalariekin bat egiten duela adierazteko ondorengo mezua helarazi du.

"Dagoeneko hasita daude Zarauzko denda, taberna eta zerbitzuak ateak irekitzen. Kaleak eta giroz betetzen dira, eta arnasa ematen diogu euskarari.

Horregatik, Euskaraldiaren Zarauzko Batzordeak bat egin nahi du herriko dendari txiki eta ostalariekin, eta herritarrei eskatzen diegu erosketak herriko denda eta establezimendu txikietan egiteko.

Aurrerantzean ere Zarautzek Zarautz izaten jarrai dezan, saldu eta eros dezagun herrian eta euskaraz!"