Isolamenduaren Aurkako IX. Bertso Saioa gaur, Arraio Irratian

Zarauzko Hitza 2020ko mai. 15a, 10:16

Ane Zubia, Aner Peritz, Maide Garmendia eta Amets Aizpurua ariko dira kantuan gaurkoan.

Konfinamendu osoan zehar bertso saioak antolatzen ibili dira Bapateko Unibertsoa irratsaioko kideak. Gaur bederatzigarren saioa egingo dute, ohi bezala, 20:00etatik aurrera. Oraingoan ondoko bertsolariak ariko dira bat-batean, uhinetatik: Ane Zubia, Aner Peritz, Maide Garmendia eta Amets Aizpurua.

Irratian, FMko 99.3an edo arraio.eus webgunean izango da entzungai saioa, zuzenean.