Betiko ordutegia berreskuratuko du Merkatu Plazak

Zarauzko Hitza 2020ko mai. 21a, 15:32

Udalak jakitera eman duenez, Merkatu Plazak betiko ordutegia berreskuratuko du datorren astetik aurrera. Beraz, ordutegia ondorengoa izango da: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara; eta larunbatetan, 08:30etik 13:30era. Edonola ere, segurtasun eta osasun neurriak betetzen jarraitu beharko da.